Albisteak
Arroabeko San Isidro kalearen inguruko zurrumurruak argitzeko batzar informatiboa deitu du Udalak astearterako
— 2025-01-27Arroabeko auzotarren artean zeresana ematen ari da azken egunotan San Isidro kaleko zirkulazioari buruzko eztabaita. Udalaren Arroako erdigunea eremu seguruago bilakatzeko prozesuaren inguruan “zurrumurru eta gaizki ulertuak” sortzen ari direla jakinarazi du Udalak eta horren harira batzar informatiboa deitu du, bihar, asteartea, arratsaldeko 19:00etarako.
Bertan, prozesu osoari buruzko azalpenak emango ditu Udalak eta aipatu zurrumurru eta gaizki-ulertuak argitzeko beharrezko azalpen gehigarriak ere emango dituela adierazi du. Urtarrilak 23ko bozkaketan berdinketa atera zenez, bigarren bozkaketa egingo da otsailaren 4ean eta horren inguruko azalpenak ere emango dituzte bertan.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide