Albisteak
Astelehenean nerabeen parte-hartze prozesuko bilera izango da Arroabean
— 2025-02-13Nerabeen parte-hartze prozesuari jarraipena emateko bilera egingo da Arroabean, otsailaren 17an, astelehena. Bilera arratsaldeko 18:00etan izango da, Elkargunean.
Deialdi hau eskoletan egin den parte-hartze prozesuan parte hartu duten nerabeentzat da.
Zestoan egin zen moduan, bilera honetan nerabeek egindako proposamenak aurkeztuko dira. Udalak proposamen horiek aztertu ditu eta haien bideragarritasuna azalduko die nerabeei, hau da, egingarriak diren, noiz eta nola gauzatuko diren, etab. Ondoren, nerabeekin batera, proposamenak nola garatu zehazteko hurrengo pausoak adostuko dira. Amaieran, merendola egongo da.
Prozesu honen helburua nerabeen parte-hartzea sustatzea da, euren herriarekin dituzten loturak sortu, sendotu eta indartzea, eta, horrela, nerabeak herritar aktibo bihurtzea.
Egin zaitez bazkide