Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Amabirjinetako zekorketetan ariko diren toreatzaileak jakinarazi dituzte. Pedro Gómez eta José Antonio de Gracia izango dira aurten Zestoako plazan, irailaren 6an eta 8an, hurrenez hurren.
Bi zekorketak 18:00etan hasiko dira, eta Oropesako (Toledo) Adolfo Rodríguez Montesinos ganadutegiko bina zekor izango dira.
Irailaren 6ko zekorketan Pedro Gómez ariko da bere kuadrillarekin, eta Victor Sanchez izango da ordezkoa. Irailaren 8an, berriz, José Antonio de Gracia izango da toreatzailea, eta Jose Huelves ordezkoa.
