Albisteak

Herbehereetako “Ad Hoc” orkestrak berriz ere kontzertua eskainiko du datorren astean

Iaz bezala, Herbehereetako “Ad Hoc” orkestra Zestoara itzuliko da udako kontzertu bat eskaintzera. Emanaldia abuztuaren 14an, ostirala, izango da, 19:00etan, frontoi zaharrean.

“Ad Hoc” oporretako orkestra da, Herbehereetako eta Belgikako musikari profesional zein afizionatuek osatua. Urtero hainbat herritan eskaintzen dituzte kontzertuak udako biraren barruan, eta aurten ere Zestoa izango da geldialdietako bat. 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide