Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.

Gaurtik aurrera udako ordutegia izango da Azkoitiko Garbigunean. Goizeko ordutegia (9:00-13:00) mantenduko da eta arratsaldekoa, aldiz, 17:00-19:00 izango da (neguan 15:30etatik 17:30etara irekitzen da). Azkoitiko Garbigunea larunbat goizez ere zabalik izango da (10:00-13:00).
Azpeitiko Garbigunean, Lapatxen, ez da ordutegia aldatuko. Astelehenetik ostiralera, goizez (8:00-13:00) eta arratsaldez (15:00-18:00) irekitzen jarraituko du. Larunbatetan, 10:00etatik 13:00era irekiko da eta abuztuan 8:00tatik 13:00tara.
Horretaz gain, “garbigune kanpoan hondakinak uztea debekatuta dagoela” gogoratu nahi izan dute Urola Erdiko Mankomunitateko kideek.
IRUZKINDU