Albisteak

Azpeititik Zestoara ibilaldia egingo dute bihar Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan, ibilbide luzea egingo dute bihar, asteazkena, azaroaren 18an. Azpeitia eta Zestoa arteko bidea osatuko dute bidegorritik: zortzi kilometroko ibilbide laua izango da.

Parte hartzaileak 08:45ean elkartuko dira kiroldegiaren aurrean, eta autobusez joango dira Azpeitira, handik Zestoara oinez itzultzeko. Antolatzaileek autobuseko txartela ekartzeko gogorarazi diete ibilaldira animatzen direnei.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide