Albisteak
Badator Arroabeko VII. Ipuin lehiaketa
— 2025-01-15Martxan da Arroabeko Ipuin lehiaketaren zazpigarren edizioa. Aurrekoetan bezala, haurrak hiru mailatan banatuta egongo dira; L.H. 1-2, L.H. 3-4, eta L.H. 5-6 eta hauez gain, helduen taldea ere izango da DBHtik gorakoentzat. Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatzen du Arroako eskolaren laguntzaz eta auzotarrek bakarrik hartu dezakete parte lehiaketan. Lanak martxoaren 7rako aurkeztu beharko dira eta epaimahaiak mila bakoitzean ipuin bat sarituko du (eman gabe gera daiteke).
Gaia eta luzera
Gai librea izango da. Lanak originalak, argitaragabeak, eta beste inolako lehiaketatan saritu gabeak izan beharko dute. Euskaraz idatziak. Neurriari dagokionez, hona hemen mailazko neurriak (A4 neurriaren arabera):
1. orrialde bat (eskuz idatzi daiteke)
2. 1-2 orrialde (ordenagailuz)
3. 1-4 orrialde (ordenagailuz)
4. orrialde bat (ordenagailuz)
Lanak nola aurkeztu L.H.ko haurrek
• Ordenagailuz idatzita aurkezten direnak: letra mota “Arial”, tamaina “12”, eta DIN A-4 neurriko orrietan.
• Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi baten barruan adieraziko dira: egilearen izen-abizenak. Kartazalaren kanpoaldean, ipuinaren izenburua eta ze mailatan parte hartzen duen idatziko dira. Arroa Beheko eskolan jasoko dira.
Lanak nola aurkeztu D.B.H. 1-etik aurrera (helduak)
ipuinakarroa@gmail.com helbidean e-mailez. Mezuan adierazi ipuinaren izenburua, eta egilearen izen-abizenak eta adina. E-mailez ezin duenak, deitu 652732380 zenbakira. Helduen mailan, esaldi honek derrigor agertu beharko du ipuinean zehar: “Une horretan jabetu da/zen: sentimendu hori betirako izango du/zuen berekin”
Egin zaitez bazkide