Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Ostiralean Bandak soinu-banden kontzertua egin zuen eta Kepa Martinez de Albeniz zuzendariaren azken kontzertua izan zen, taldean 16 urteko ibilbidea egin ondoren.
Kiroldegiko aterpean ilunpetan, partiturak bakarrik argiztatua, film ezagunen irudiak proiektatu zituzten, haien soinu-bandak jotzen zituzten bitartean. Guztiak Hans Zimmer konpositoreak sortutakoak kontzertu monografikoa baitzen.
Amaieran, Zuzendariari eskertza hitzak eta opariak luzatu zizkioten bandako kideek eta Udaleko ordezkariek. Ikusi ekitaldia hurrengo bideoan.