Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Etzi hasiko dira karmenak Arroabean, eta auzotar talde batek Brigada Morea sortu du Udalaren laguntzarekin, festetan erasoei eta indarkeria matxistari aurre egiteko. Behar dutenei laguntza eskaintzeko helburua du brigadak. Laguntza hori modu desberdinetan eskainiko dute, eta horretarako auzoko gune seguruak identifikatu dituzte, txosnak eta tabernak, adibidez.
Brigadako kideak besoko more bat izango dute jantzita, eta herritarrek haiei eskatu ahal izango diete laguntza: autobus geltokira joateko, eraso bat jasan edo ikusi duelako. Brigadako kideek azaldu dute laguntza eskatzea eskubide bat dela eta guztion esku dagoela festak modu askean eta erasorik gabe bizitzea.