Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Zestoako Udaleko langile batzuek greba hasi dute gaur interinoen egonkortzea eskatzeko. Momentuz ez dute adierazpenik egin nahi izan, baina ostiralean plazan bilduko dira enkartelada egiteko, eguerdiko 12:00etan, “Interinoen egonkortzera orain!” lelopean.
Bestalde, udal gobernuak prentsa agerraldia egingo du bihar, osteguna, greba deialdiari buruzko balorazioa egiteko.