Albisteak
‘Death Cafe’ saioa egingo dute asteazkenean Aizarnan
— 2019-12-17Heriotzaren inguruan hitz egiteko espazioa sortzea helburu duen ‘Death Cafe’ saioa antolatu dute Aizarnan. Azken aldian indar handia hartzen ari dira saio hauek eta aizarnarrek ere horrelako tertulia bat antolatzea erabaki dute. Heriotzari buruz hitz egiteko lasai eta erraspetuz hitz egiteko espazio bat sortuko dute asteazkeneko saioan. Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzordua, Kultur Etxean. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da 635 753 985 (Manex) telefono zenbakian.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide