Albisteak
Zoroperitako egitaraua
— 2019-12-17Urtero legez, Zoroperi eguna ospatuko dugu datorren abenduaren 26an Zestoan eta egitarau oparoa izango da aurtengoan ere.
09:00 Idiakaitz txistulari taldearen diana.
XXX. Barazki eta fruta lehiaketa.
Urolako XXII. Ezti lehiaketa. Erlezaintzari buruzko beste ekitaldi batzuk: Erlea, erlezaintza eta erlauntza produktuen erakusketa didaktikoa. Azalpenak 12:30etatik aurrera. / Erlauntzako produktuen dastaketa. / Haurrentzako tailerrak.
XXI. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Horiez gain, Zestoako eta kanpoko artisauak eta salmenta-postu franko izango dira.
11:00. Herriko hainbat belaunalditako trikitilariak, kalejiran.
11:30etik 13:00era ‘photocall’ saioa torilean. Baserritar jantziz joatea komeni da.
12:00. Herriko hainbat belaunalditako trikitilariren emanaldia, plazan. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
12:45. Barazki eta Fruta, Ezti, eta Gazta eta Sagardo lehiaketatako sari banaketak. Jarraian, trikitilariak.
13:00. Bargaztak talde feministak deituta, matxismoaren aurkako performance jendetsua, plazan.
Ondoren, Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan.
14:00. Baba jana Gaztetxean.
17:15. Denok kiroldegira kalejiran txarangarekin.
17:30. Kirol jaialdia, kiroldegian, Zestoako Pilota Elkarteak antolatuta: Pilota partidak herritarren artean. Herri kirol saioa, Arria V. – Zaldua / Otaegi – Txapartegi.
18:00. “Teleipuina”, umeentzako txotxongilo ikuskizuna, Kultur Etxean. Telebistaren aurrean orduak eta orduak pasatzearen ondorioak azaleratuko dizkigute Toni-ren abentura dibertigarriek.
19:30. Gabenara plaza taldea, udaletxeko arkupetan, afalordura arte.
22:00. Gabenara plaza taldea.
Egin zaitez bazkide