Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Zestoako Zaintza Sareak, Festa Batzordearekin eta Zestoako Udalarekin elkarlanean, Denontzako Festak egitasmoa sortu du, aurtengo Zestoako festak inklusiboagoak izan daitezen. Honen baitan martxan jarriko direnen ekimenen artean, Udal Liburutegian kokatuko den “Gune Lasaia” eta bertako komun irisgarriak izango dira.
Egitasmoaren nondik norakoak zein funtzionamendua azaldu, eta herritarrei laguntza eskatzeko bilera deitu dute antolatzaileek. Izan ere, egitasmoa aurrera eramateko boluntarioak beharko dituzte, besteak beste, ekipamendu honetan begirale lanak egiteko. Horrenbestez, egitasmoaren berri eman eta boluntarioen txandak antolatzeko bilera egingo dute asteartean, hilaren 1ean. Alonderon izango da, 18:30ean.
Boluntarioen egitekoa liburutegia zaintzea eta gunea zein komuna behar bezala erabiltzen direla bermatzea izango da. Bakoitzak ahal duen neurrian eta eskaini dezakeen denboran lagundu ahal izango du.
Denontzako Festak egitasmoaren inguruko xehetasun gehiago jakiteko, irakurri gure webgunean argitaratutako albistea.