Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Larunbatean, abuztuaren 1ean, jokatuko den Donostiako Klasikoak Zestoan ere izango du eragina. Txirrindulariak Zumaiatik iritsiko dira Narrondora eta jarraian Arroabera. Antolakuntzak emandako aurreikuspenen arabera 12:03 eta 12:08 artean igaroko dira herritik, lasterketaren batez besteko abiaduraren arabera. Ondoren, Itziar aldera jarraituko dute.
Hori dela eta, 12:00ak ingurutik aurrera unean uneko trafiko etenak, atzerapenak eta zirkulazio murrizketak izango dira N-634 errepidean, lasterketa igaro bitartean. Errepidea erabiltzeko asmoa duten herritarrei bidaiak aurrez antolatzea eta antolakuntzaren zein Ertzaintzaren jarraibideak errespetatzea gomendatu diete.
Ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, eta lasterketaren erritmoaren arabera aurreratu edo atzeratu egin daitezke.