Albisteak

Aste honetan amaituko da Ekain Guraso Elkartearen baserritar jantzien bilketa

Ekain Guraso Elkarteak azaroaren 26an, 27an eta 28an bilduko ditu baserritar jantziak Gaztelekuan. Hiru egunetan, 16:00etatik 19:00etara eraman ahal izango dira arropak. Familiek jantziak elkarteari maileguan utzi edo dohaintzan eman ahal izango dizkiote.

Alkandorak, gonak, prakak, txapelak, zapiak eta jertseak hartuko dituzte, baita baserritar jantzien osagarriak ere, hala nola gerrikoak eta alpargatak.

Iaz ere egin zuen bilketa Ekain Guraso Elkarteak, etxean erabili gabe geratutako jantziak beste haur batzuek eskolako eta herriko jaietan erabil zitzaten. Premia zuten familiei laguntzea ere bazuen helburu egitasmoak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide