Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Ekain Guraso Elkarteak berriki aurkeztu duen logo berriarekin egindako jertseak eskuratzeko aukera izango da gaur, apirilak 16, osteguna, arratsaldeko 18:30etik 19:30era Kultur Etxean.
Elkarteak urte hasieran aurkeztu zuen bere irudi berria. Logoaren egilea Iraia Llanos izan zen, herriko eskolako gurasoa, eta bere lanarekin Ekain Guraso Elkartearen nortasuna irudikatzeko proposamena egin zuen.
Irudi berria oinarri hartuta, elkarteak jertseak prestatu ditu dagoeneko, eta gaur arratsaldean erosteko aukera izango da. Prezioei dagokienez, helduentzako sudaderak 22 eurotan eskuratu ahal izango dira, eta haurrentzakoak 20 eurotan. Ekain Guraso Elkartetik herritarrak animatu dituzte aukera aprobetxatzera eta elkartearen ekimenari babesa ematera.