Albisteak

Energia-subiranotasunaz hausnartzeko hitzordua datorren asteartean Kultur Etxean

Energia-sorkuntzaz, lurraldeaz eta etorkizunaz hausnartzeko saioa egingo dute apirilaren 21ean Kultur Etxean, 18:30ean.

Apirilaren 21ean, asteartez, “Energia-subiranotasuna lor daiteke?” izenburuko solasaldia izango da Zestoako Kultur Etxeko aretoan, 18:30ean hasita. Saioa Urola Erdiko Ispiluaren Aurrean egitasmoaren baitan antolatu dute, energia-sorkuntzaren, lurraldearen antolaketaren eta etorkizunaren inguruko gogoeta sustatzeko asmoz. Ekitaldia irekia izango da eta interesa duen edonor gonbidatu dute bertaratzera.

Bi adituk hartuko dute parte hizlari modura. Batetik, Itxaro Latasa, lurralde-antolamenduan eta jasangarritasunarekin lotutako planifikazioan aditua; bestetik, Leire Urkidi Azkarraga, lurralde ikasketetan eta trantsizio ekosozialean ikertzailea. Solasaldia Jon Artano kazetariak moderatuko du.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide