Albisteak

Endoiako Asentzioak martxan dira dagoeneko

Piztu dituzte festak Endoian. Atzo arratsalde euritsua izan bazen ere, giro ederrean eman zieten hasiera Asentzioei. 19:30ean jaurti zuten txupinazoa, ondoren meza berezia egin zuten, eta auzotarren afaria ospatu zuten biltokian, Ane Urbieta eta Endañeta trikitilarien doinuek girotuta.

Gaur arratsaldean jarraituko dute ospakizunek: 19:00etatik 21:00etara pintxopotea egingo dute, eta ondoren Endoiako II. Mus Txapelketari ekingo diote.

Asteburuan ere festa giroak jarraipena izango du, honako egitarauarekin:

Maiatzak 15, ostirala
19:00-21:00 Pintxo poteoa
22:00 Endoiako II. Mus Txapelketa

Maiatzak 16, larunbata – Ume eta gazteen eguna
12:00-19:00 Puzgarriak eta karts zirkuitua haurrentzat
17:00 Txokolatada
21:00 Afaria Endoiako biltokian
23:00 DJ INDATE

Maiatzak 17, igandea
11:00 Meza
12:00 Itziarko Andutz dantza taldea
13:00 Luntxa
14:00 Auzo bazkaria Endoiako biltokian
17:30 Herri kirolak:
· Aizkoran, Xabier Zaldua eta Aratz Mugertza 8 enborretara elkarren aurka.
· Harria jasotzen, Goizeder Abendibar eta Ainitze Zumeta 6 harri desberdinekin osatutako erakustaldia.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide