Albisteak
[ARGAZKIAK] Ertxiña Musika Eskolak ikasturteari amaiera eman zion ostiraleko emanaldiarekin
— 2018-06-09Giro ederra tarteko, aurrena kalejira egin zuten trikitilariek kaleak alaituz eta ondoren hasi zen emanaldia. Udaletxe azpia goraino beteta, ordubete pasatxoko emanaldia eskaini zuten musika eskolako ikasleek irakasleen laguntzaz. Gogoratu, datorren ikasturterako matrikulazio epea zabalik dagoela oraindik. Ekainaren 15era arte egongo da zabalik. 5 urtetik aurrerakoek musika tailerrean izena eman ahal izango dute eta 7 urtetik aurrerakoek aldiz, musika hizkuntza saioak eta instrumentu ezberdinak ikasteko aukera izango dute. Informazio musika eskolan edo 943 147 911 telefonora deituta eskura daiteke, arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide