Eskolarteko XXXIV. Mendi Lehiaketa egingo dute igandean Zestoan
Danbolin— 2023-03-10
Eskolarteko XXXIV. Mendi Lehiaketa egingo dute datorren igandean, hilak 12, Zestoan. Gipuzkoako hainbat eskoletako haurrek hartuko dute parte hitzorduan. Bi ibilbide egiteko aukera izango da: bederatzi kilometro izango ditu batak, eta sei besteak.
Agiro Mendi Klubeko kideek antolatu dute lehiaketa, Gipuzkoako Mendi Federazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Mendi taldeak herritarrei ibilaldian parte hartzeko deia egin diete.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide Egin zaitez bazkide