Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Jagoba Astiazaran musikariarekin batera, euskal kantu tailerra antolatu du Portale Kultur Elkarteak. Guztira, lau saio izango dira: maiatzaren 9an, 23an, 30ean eta ekainaren 6an, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era. Ikastaroari amaiera emateko ekainaren 14rako zuzeneko musikaz lagundutako kantu afaria antolatu dute. Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 5a baino lehen eman beharko dute izena Portalen bertan eta lekuak mugatuak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek. Ikastaroaren prezioa 30€koa da (25€ Portaleko bazkideentzat).
Oharra: afarirako lekurik geratuz gero, maiatzean izen-emateko aukera irekiko da.