Ez dugu bat bera ere onartuko!

Zestoan gertatu berri den eraso xebofobo eta matxista gogor salatu nahi dugu. Izan ere, gutun eta ohar anonimoak zabaldu dira emakume baten bizilekuan, pertsona hori mehatxatuz eta irainduz. Baina argi geratu dadila ez dugula horrelako gertaerarik inolaz ere onartuko.
Zestoarrok zurekin gaude! Eta herrian nahi zaitugu, ezer ere ez kendu eta ematen diguzun guztiagatik!