Albisteak

Festetan egingo dituzten ekintzak jakitera eman ditu Sarek

Zestoako Sarek askotariko ekintzak antolatu ditu, beste urte batez, festetarako. Haien esanetan, “preso, iheslari eta deportaturik gabeko herri libre batean bizi nahi dugula aldarrikatzeko eta Antton herritarrari elkartasuna adierazteko” antolatu dituzte ekintzak.

Ostiralean emango diote hasiera aldarrikapen eta festa kutsua izango dituen egitarauari. Abuztuaren 28an, hain zuzen, kalejira egingo dute, 19:30ean plazatik abiatuta. Hurrengo egunean, Gazte Egunean, Antton etxera lelopean elkartasun bazkaria egingo dute herriko plazan. Menuan txerri saiheskia edo aukera beganoa izango dira, eta txartelak ostegunera arte egongo dira salgai Portalen. Horrez gain, azken urteetan egin duten moduan, bokata gunea jarriko dute abuztuaren 29an eta irailaren 4an eta 5ean.

Egitaraua jakinaraztearekin batera, Antton Zestoan izango den eguna iritsi arte lanean, borrokan eta jaietan presente egongo direla adierazi dute Sareko kideek. Eta, aldez aurretik eskerrak eman dizkiete antolatutako ekimenetan parte hartuko duten guztiei. “Jakin badakigu askotariko herritarrak elkartzen garela elkartasunez eta batasun giroan ezberdintasunen gainetik. Cabo Verdera besarkada bat eta ondo pasatu festak”, gaineratu dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide