Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Ate joka ditugu festak, eta herritarrak zein herriko taldeak azken prestaketa lanetan murgilduta dabiltza. Hain zuzen ere, irailaren 5etik 8ra bitartean ospatuko dira amabirjinak, eta irailaren 7an, astelehenean, Umeen Eguna izango da.
Egun horretan, ume, gaztetxo eta gurasoentzako bazkaria egingo dute kiroldegiko aterpean. Paella eta oilaskoa izango dira menuan.
Bazkarirako txartelak aste honetan jarriko dituzte salgai udaletxe azpian, 10 euroan. Ostegunean eta ostiralean 18:00etatik 20:00etara erosi ahal izango dira, eta larunbatean, berriz, 12:30etik 13:30era.