Albisteak

‘Galbahe’ kontzertua izango da igandean Kultur Etxean

Gotzon Barandiaranen Galbahea poema liburuko kantuak oholtzara eramateko sortutako taldea Zestoan izango da igandean, maiatzaren 24an. Kontzertua 19:00etan hasiko da Kultur Etxean, eta Portalenen eros daitezke aurrez sarrerak, 10 euroren truke.

Galbahe izeneko proiektuak poesia eta musika uztartzen ditu, Barandiaranen hitzak doinuz jantzita. Emanaldian, poema liburuan oinarritutako kantak eskainiko dituzte, zuzeneko formatuan.

Kontzertua Portale Kultur Elkarteak antolatu du, Zestoako Udalaren laguntzarekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide