Albisteak

Gartxot eta Garaziren kontzertua izango da ostiralean Portalen

Portalek antolatutako Uzta Hila egitasmoaren hirugarren hitzordua izango da ostiralean, hilaren 17an, Portaleko terrazan. Gartxot Unsain musikariak eta Garazi Esnaola piano-joleak kontzertua eskainiko dute 19:30ean. Gartxoten ‘Bizirik gaude’ izeneko diskoan oinarritutako emanaldia izango da.

Uzta Hila egitasmoaren barruan, askotariko kultur ekitaldiak antolatu ditu hil honetarako Portal Kulturguneak. Lehen hitzordua uztailaren 3an izan zen, D’Capricho taldearen kontzertuarekin. Joan den larunbaterako antolatutako argazkilaritza saioa, berriz, irailera atzeratu behar izan dute, osasun arazoak tarteko. Egitasmoari amaiera uztailaren 24an emango diote, Bidelapurrak taldearen kontzertuarekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide