Ekaina 2026
— 2026-07-02Irakurri 283. zenbakia hemen.

Pasa den astean jokatu zen Donosti Cup futbol txapelketa, eta bertan parte hartu zuten Zestoa Futbol Taldeko bi taldek: bata B14 kategorian, eta bestea, B18 kategorian.
B18 kategoriako taldeak txapelketa bikaina burutu zuen, izan ere, Champions League-eko finalerdietara iritsi ziren. Bertan amaitu zen euren ibilbidea, IP Dream Fusion talde madrildarraren aurka 1-3 galdu ostean. Guztira, bost egunetan zazpi partida jokatu zituzten, eta txapelketako azken bi egunetan bina neurketa jokatu zituzten. Ligaxkako sailkapena lehen postuan amaitu zuten, hamar gol alde eta bakar bat ere jaso gabe, eta finalerdietara iritsi aurretiko gainontzeko partida guztiak ere irabazi zituzten. Hala ere, finalaurrekoan agur esan behar izan zioten txapelketari.
Bestalde, B14 kategoriako taldeak ere parte hartu zuen Donosti Cup-en. Haien ibilbidea zailagoa izan zen: lehen neurketa berdindu zuten, baina ondorengo partida guztietan porrota jaso zuten.

