Albisteak

Sareren Arroabeko Etxera esku pilota txapelketako finalak, erabakita

Sarek hirugarrenez antolatutako Arroabeko Etxera esku pilota txapelketa amaierara iritsi da, eta erabakita daude txapelaren bila ariko diren finalistak. Azken hilabetean zehar jokatu dituzte partidak Arroabeko pilotalekuan, eta pasa den ostiralean nahiz atzo, astelehenez, jokatu ziren finalerdiak.

Lehen finalerdian, Larrañaga eta Segurola bikoteak finalerako txartela eskuratu zuen, Mikel eta Liam 22-10 mendean hartuta. Bigarren finalerdian, berriz, Irisarri eta Ellakuriak 22-8 irabazi zieten Liher eta Jantxiri, eta horrela lortu zuten finalerako sailkapena.

Final handia ostegunean, Arroabeko Karmen jaietan, jokatuko da, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidarekin batera. 19:30ean hasiko da pilota jaialdia, eta lehenik Liher eta Jantxi ariko dira Mikel eta Liamen aurka hirugarren postua eskuratzeko lehian. Ondoren, txapelaren bila neurtuko dituzte indarrak Larrañaga eta Segurolak, Irisarri eta Ellakuriaren aurka.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide