Albisteak

Gaur eta bihar hondakinak beranduago atera beharko dira

Tenperatura altuek eraginda, Urola Erdiko Mankomunitateak aldaketak egingo ditu hondakinen bilketako zerbitzuan, langileen osasuna babesteko. Horren ondorioz, kubo beltzak kalean jartzeko ordutegian aldaketak izango dira datozen egunetan.

Gaur, ekainaren 23an, asteartea, Zestoan, Arroabean eta Iraetan, organikoa biltzeko zerbitzuaren hasiera atzeratuko da. Hori dela eta, kubo beltzak ohi baino beranduago aterako dituzte, eta herritarrei ere hondakinak beranduago ateratzeko eskatu diete. Bilketa, hala ere, ohiko ordutegian hasiko da.

Bihar, ekainaren 24an, asteazkena, berriz, errefusaren bilketan izango da aldaketa. Kasu horretan ere, kubo beltzak ohi baino beranduago jarriko dituzte kalean, eta hondakinak beranduago ateratzea gomendatu dute. Bilketa ohiko ordutegian hasiko da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide