Albisteak

Gaur lehertuko da festa Arroabean

Gaurtik igandera bitartean ospatuko dituzte Karmen jaiak Arroabean. Aurtengo festetarako, adin guztietako herritarrei zuzendutako egitarau zabala prestatu du Arroabeko Festa Batzordeak.

Gaur arratsaldean lehertuko da festa auzoan. 18:00etan hasiko da egitaraua karrozarekin. Baserriz baserri ibiliko dira auzotarrak, festa giroa auzo osora zabaltzen. Herrigunera itzulitakoan, bandera igoera eta txupinazoarekin emango diete hasiera ofiziala jaiei. Aurten, gainera, lehen aldiz, Festa Batzordeko kideek hitza hartuko dute ekitaldi horretan. Afalostean, 23:00etatik aurrera, DJ Patx arduratuko da lehen festa gaua girotzeaz.

Hona hemen karmenetako egitaraua, osorik:

Uztailak 15, asteazkena. Karmen bezpera
18:00. Karroza.
Herrira iritsitakoan, bandera igoera eta txupinazoa.
23:00. DJ Patx zentroan.

Uztailak 16, osteguna. Karmen eguna
11:00. Futbito txapelketa.
12:00. Meza.
13:00. Itxaropena dantza taldearen emanaldia.
14:00. Jubilatuen bazkaria.
Ondoren, trikitilariak.
18:00. Herri kirolak.
19:30. III. Etxera esku pilota txapelketako finala.
22:00. Mus txapelketa.

Uztailak 17, ostirala. Umeen eguna
11:00. Umeen jolasak.
13:00. Umeen bazkaria.
15:00. Puzgarriak.
Ondoren, 2025eko kintadari ongi etorria eta txokolatada.
19:00. Gozau txaranga.
21:00. Herri afaria.
23:00. Hoben, The Lio, DJ Indate eta DJ Fury.

Uztailak 18, larunbata
11:00. Paella lehiaketa.
14:00. Kuadrilen bazkaria.
17:30. Kuadrilen arteko jolasak Lopene ganadutegiko zezen txikiekin.
Ondoren, Lopene ganadutegi enbolatuak.
19:00. Hamarru elektrotxaranga.
23:00. Trikidantz eta DJ Bull, txosnan.
00:00. DJ Saizar, DJ Eddy eta DJ Kroke, zentroan.

Uztailak 19, igandea
12:00. Motx pailazoa.
13:00. Zestoako bandaren kontzertua.
18:00. Sagardo dastaketa.
19:00. Izer eta Alabierren erromeria.
22:00. Bandera jeitsiera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide