Albisteak

Uztailaren 24tik 27ra ospatuko dituzte santio-santanak Arroagoian

Uda sasoiko festei jarraipena emanez, Arroagoiko Festa Batzordeak ere prest dauka aurtengo santio-santanetako egitaraua. Festak uztailaren 24an, Santio bezperan, hasiko dira, eta lau egunez askotariko ekintzak antolatu dituzte herritar guztien gozamenerako.

Lehenengo egunean 20:00etan botako dute festak hasteko suziria. Segidan, trikipoteoa eta herri afaria egingo dituzte trikitilariek alaiturik, eta Patx DJaren saioarekin bukatuko dituzte jaietako lehen eguneko ekitaldiak.

Gainontzeko egunetarako adin eta gustu guztiak dituztenentzako ekintzak prestatu dituzte Arroagoian. Besteak beste, patata tortilla eta sagardo lehiaketak, esku pilota partidak, herri kirolak, erromeriak, haurrentzako jolasak, argazki lehiaketa, Tolareko Igoera eta zezen txikiak eta poniak izango dira auzoan.

Hemen Santio eta Santa Ana jaietako egitaraua, osorik:

Uztailak 24, ostirala. Santio bezpera

20:00. Txupinazoa. Jarraian, trikipoteoa.
21:00. Herri afaria trikitilariek alaiturik.
23:30. Obaneuke taldearen erromeria.
01:30. Dantza bikote lehiaketa.
03:00. DJ Patx goizaldera arte.

Uztailak 25, larunbata. Santio eguna.

12:00. Patata tortilla eta sagardo lehiaketa.
Jarraian, esku pilota partidak:
Naroa Gastiain – Naroa Salaberria vs. Uxue Loiola – Laia Gastiain
Aritz Olaizola – Julen Odriozola vs. Xabat Sasiain – Oier Alonso
18:30. Herri kirolak, Izer eta Alabier trikitilariek alaituik.
Aizkoran, Hodei Ezpeleta “Bihurri” eta Joxean Etxeberria.
Harri jasotzen, Udane Ostolaza eta Goenatxo III.
23:00. Ahantzi taldearen erromeria.
02:00. DJ Indate goizaldera arte.

Uztailak 26, igandea. Santa Ana eguna.

11:00. Meza nagusia.
Ondoren, jubilatuentzat hamaiketakoa eta bingoa “Akulu” bertsolariak alaiturik.
17:00. Apar festa.
19:00. Herritarren arteko kirolak.
22:30. Argazki proiekzioa eliz atarian.
23:00. Laja eta Lutxurdio trikitilariekin dantzaldia.

Uztailak 27, astelehena

11:00. Gaztetxoentzat Tolareko Igoera.
12:00. Zirku tailerra.
14:00. Ume bazkaria.
16:30. Ume jolasak.
Jarraian, txokolatada.
18:30. Zezen txikiak eta poniak, Tapita ganadutegiaren eskutik.
Bitartean, Lanberri eta Garixe trikitilariak.
Tartean, otarraren zozketa eta argazki lehiaketako irabazlea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide