Albisteak

Gazte Topagune Sozialistaren aurkezpenaren baitan, pala txapelketa egingo dute larunbatean

Argazkia: GKS

Gazte Topagune Sozialista egingo dute urriaren 9tik 12ra bitartean, Elizondon (Nafarroa), IAS Ikasle Antolakunde Sozialistak eta GKS Gazte Koordinakunde Sozialistak antolatu dute, Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka, gazte langileok sozialismoa eraiki lelo hartuta.

Gazte Topagune Sozialistaren aurkezpena egingo dute larunbatean, urriaren 3an, eta, horren harira, pala txapelketa mistoa antolatu dute. Txapelketa 10:00etan hasiko da frontoi zaharrean, eta parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharrik izango. Tartean, hamaiketakoa ere egingo dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide