Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

2026ko Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa martxan jartzeko prest da, eta datorren maiatzaren 3ko asteburuan hasiko dira lehen kanporaketak. Asteartean egin zuten aurkezpena eta zozketa Donostiako Kirol Etxean, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatuta.
Aurtengo edizioan 495 pilotarik hartuko dute parte, eta guztira 24 herri ariko dira eskuz, 10 erremintaz eta 18 gomazko paletan. Zestoak, gainera, bi modalitatetan izango du ordezkaritza: eskuz eta gomazko paletan.
Txapelketa kanporaketa bidez jokatuko da asteburuz asteburu, eta lehen partidak maiatzaren hasieran izango dira. Eskuz, final zortzirenetan hasiko dira lehian, eta Aduna eta Oñati artean irabazten duena izango dute aurkari. Joaneko partida maiatzaren 17an jokatuko dute kanpoan, eta itzulikoa maiatzaren 24an etxean. Gomazko paletan, berriz, lehen norgehiagoka maiatzaren 3an izango dute, Zarautzen aurka. Lehen partida kanpoan jokatuko da, eta bigarrena maiatzaren 10ean, Zestoan.
Finalei dagokienez, ekainaren 28ko asteburuan izango dira eskuzko eta gomazko paletako finalak.