Albisteak

Giro bikaina Arroabean Txikitasunian Haundi baserritar eta artisauen azokan

Berrogei postutik gora izan dira, gaur goizean, Arroabeko Txikitasunian Haundi baserritar eta artisauen azokaren baitan. Txikitasunian Haundi eta Ezkaizto auzo elkarteen ardura izan da egun osorako egitaraua antolatzea. Goizeko giroa bikaina izan da. Tartean, gazta osoaren pisua asmatzeko lehiaketa ere izan da eta emakume baserritarren egunaren aitzakian, bertaratutako emakume kuadrilak argazkia ere atera dute.

Arratsaldean ere izango da zertan gozatu. 17:00etan buruhandiak aterako dira, eta 18:00etan, Izer eta Alabierrek haurrentzako erromeria eskainiko dute. 20:00etan, berriz, indarrak hartzeko, parrillada egingo dute frontoian. Egunari amaiera borobila emateko, Izer eta Alabierrek erromeriaren bigarren zatia eskainiko dute iluntzeko, 22:00etan hasita.

Arroa Beheko Udaberriko II. argazki rallyko argazkiekin osatutako erakusketa ikusteko aukera ere izango da asteburu osoan zehar Arroabeko Elkargunean. Igandera bitartean egongo da zabalik, arratsaldeko 17:30etatik 19:30era.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide