Albisteak

“Go!azen” telesailaren denboraldi berriko aurrestreinaldia izango da igandean

Azaroaren 15ean, igandea, izango da emanaldia, 17:00etan, Kultur Etxean. UEMAren eta EITBren arteko elkarlanari esker antolatu dute hitzordua.

ETB1eko Go!azen telesailaren 13. denboraldia azaroaren 20an estreinatuko da telebistan. Aurretik, ordea, lehen atala pantaila handian ikusteko aukera izango da Zestoan, azaroaren 15ean, igandean, 17:00etan, Kultur Etxean.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta EITBk 2025ean sinatu zuten elkarlanerako hitzarmenaren baitan antolatu dute emanaldia. Hitzarmenaren helburua udalerri euskaldunetan euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza eta zabalkundea indartzea da. Herritar guztiak animatu dituzte emanaldira gerturatu eta telesail ezagunaren denboraldi berriko lehen abenturekin gozatzera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide