Urria 2026
— 2026-10-29Irakurri 286. zenbakia hemen.

Zestoako udal langileek bat egingo dute bihar, azaroak 11, «Etxebizitza eskubidea bermatzeko, espekulazioari ez. Pobretzearen aurka, soldaten igoera» lelopean egingo den greba orokorrarekin. Ondorioz, udaletxea, Gaztelekua, Kultur Etxeko bulegoak, liburutegia eta kiroldegia itxita egongo dira.
Herrian hainbat mobilizazio antolatu dira: 08:00etan plazan elkartuko dira piketeak egiteko, eta hamaiketakoaren ondoren, 10:30ean Gurutzetik Donostiara abiatuko dira, 12:30eko manifestazioan parte hartzeko. Arratsaldean, 18:00etan, manifestazioa egingo dute Zestoan, plazatik abiatuta.