Albisteak
Hamar upategik hartuko dute parte Laiak dendak antolatutako VI. ardo dastaketan
— 2019-10-17Datorren larunbatean, hilak 19, izango da hitzordua, eguerdiko 12:30ean hasita, kiroldegiko aterpean.
Laiak dendak seigarren urtez antolatutako egitasmoa da aurtengoa eta inoiz baino upategi gehiagok hartuko dute parte larunbateko dastaketan, guztira, hamar izango dira. 20 ardo ezberdin dastatzeko aukera izango da: bost urteko ardo beltz, bederatzi txuri eta sei ardo ondu. Jatorri ezberdinetako ardoak izango dira: Ribera del Duero, Arabar Errioxa, Errioxa, Rueda, Rias Baixas eta Bizkaiko Txakolina.
Edateaz gain, bapo jateko aukera ere egongo da. Lopene harategiko, Basatxerriko, Marduko eta Maisorreko produktuez gozatu ahalko dute bertaratzen direnek. Txorizoa eta hirugiharra parrilan, urdaiazpikoa edota solomoa jateko aukera egongo da besteak beste.
Urtero legez, musikarik ere ez da faltako eta Ustekabe txarangako kideak arduratuko dira giroa alaitzeaz.
Egin zaitez bazkide