Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren baitan, “Bizitzaren bukaerako kontzeptuak argituz” hitzaldiaren bi saio eskaini ditu aste honetan Eguzki Iraolagoitiak Alonderon. Arrakasta izan dute hitzorduek.
Hitzaldian, bizitzaren bukaerako kontzeptuak argitu ditu Iraolagoitiak.Norberak dituen aukerak eta eskubideak izan ditu hizpide, zaintzarekin edota tratamenduen intentsitatearekin zerikusia dutenak: gaixotasun aurreratua, terminala, zaintza aringarriak, sedazioa, eutanasia eta abar. Horri lotuta, “Aurretiazko Borondateen Dokumentua” zertan datzan ere azaldu du.