Albisteak
Iban Pardo Gipuzkoako Sega Txapelketako finalera sailkatu da
— 2017-06-14Pasa den igandean Aian Gipuzkoako Sega Txapelketako finalaurrekoak jokatu ziren. 3o minutuko bi txandatan zortzi segalarik hartu zuten parte, eta saio bakoitzeko lehenengo bi sailkatuak finalerako txartela lortu zuten. Iban Pardo zestoarra lehen txandan bigarren postuan sailkatu zen, 1380 kilo batuta.
Txapelketako finala uztailaren 9an jokatuko da Asteasun. Finala Iban Pardok (Zestoa), Julen Gabirondok (Urnieta), Jokin Etxeberriak (Amasa/Bedaio) eta Jesus Mari Ormaetxeak (Orendain) jokatuko dute. Finalean ordubeteko saioa egingo dute.
Hemen dituzue Aian jokatutako finalaurrekoetako sailkapenak:
Lehen saioa
1. Jesus Mari Ormaetxea ‘Urki’ – 1.469 kilo
2. Iban Pardo – 1.380 kilo
3. Jon Otegi – 1.263,5 kilo
4. Suharri Irazustabarrena – 1.109,5 kilo
Bigarren saioa
1. Julen Gabirondo – 1.522 kilo
2. Jokin Etxeberria – 1.490,5 kilo
3. Iñigo Mercader – 1.226,5 kilo
4. Lander Otermin – 1.119 kilo
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU