Albisteak

Ikasturte hasierako Hezkuntza Foroa egingo dute datorren asteazkenean

Ikasturteko lehen Hezkuntza Fororako deia egin dute Arroabean. Bilera datorren asteazkenean, irailaren 23an, izango da, 17:30ean, Elkargunean.

Maiatzaren 20an egin zuten aurreko ikasturteko azken bilera, eta udako etenaren ondoren, auzoko hainbat eragile eta norbanakok elkarlanean egiten duten lanketari helduko diote berriro.

Udalak Oinherrirekin duen hitzarmena baliatuta, «Auzoa, herri hezitzailea» izatera bidean egiten ari diren lanketaren jarraipena egitea izango da bileraren helburua. Orain arte egindakoa berrikusi eta ikasturte berrian eman beharreko urratsak zehaztuko dituzte saioan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide