Albisteak

Irailaren 30era arte dago zabalik Zestoako AEK euskaltegian matrikulatzeko epea

Zestoako AEK euskaltegian 2026/2027 ikasturterako matrikulazio epea zabalik dago, eta irailaren 30era arte izango da izena emateko aukera, bai ikasle berrientzat, baita euskaraz ikasten jarraitu nahi dutenentzat ere.

“Euskara eroso ikasi eta bizitzeko” lelopean ekingo dio euskaltegiak ikasturte berriari. Urtero bezala, eskaintza zabala izango dute ikasleek, oinarrizko mailatik hasi eta maila gorenera arteko ikastaroekin: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.

Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere Zestoan erroldatutako ikasleek Udalaren beka jasotzeko aukera izango dute, matrikularen kostua arintzeko.

Euskaltegiko bulegoa Zestoako Kultur Etxean dago, eta irailean astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Matrikulatu nahi dutenek bertara jo dezakete, baita informazio gehiago behar dutenek ere. Bestela, zestoa@aek.eus helbide elektronikora idatz dezakete.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide