Albisteak

Itxaropenak 2026-2027 ikasturterako izen-ematea jarri du martxan

Itxaropena dantza taldeak zabalik du 2026-2027 ikasturterako izen-ematea. Euskal dantzan aritu nahi duten haur, gaztetxo zein helduek irailaren 21era arte izango dute izena emateko aukera.

Haur eta gaztetxoak (LH1-DBH2)

Ikasle berriek [itxaropenadantzataldea@gmail.com](mailto:itxaropenadantzataldea@gmail.com) helbidera idatzi beharko dute, izen-abizenak, jaioturtea eta gurasoen telefono zenbakia adierazita. Aurreko ikasturtean taldean aritutakoek, berriz, iazko irakasleari jakinarazi beharko diote jarraituko duten ala ez.

Ordutegiak irailean zehaztuko dituzte. Saioak astean ordubetekoak izango dira, eta, ahal den neurrian, ikasleen ordutegietara egokitzen saiatuko dira. Ikasturte osoko matrikulak 70 euroko prezioa izango du, eta ordainketa urrian egingo da, klaseak hasi ondoren.

Helduentzako ikastaroa

Helduentzako ikastaroa ostegunetan izango da, 18:00etatik 19:00etara, eta plaza kopurua mugatua izango da. Izena emateko 688 66 42 15 telefono zenbakira jo daiteke. Ikasturteko matrikularen prezioa 70 eurokoa izango da, eta urrian ordainduko da, klaseak hasi ondoren.

Helduen taldea

15-16 urtetik gorakoentzat ere taldea izango da, eta parte hartzeko aurretik urte batzuetako esperientzia izatea komeni da. Saioak astearteetan izango dira, 19:00etatik 20:30era. Zalantzak argitzeko, 656 785 724 telefono zenbakira jo daiteke.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide