Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Helduen taldeko saioak astelehen, astearte eta asteazkenetan izango dira; haur eta gazteenak, berriz, ostegun eta ostiraletan.
Elkarteak azaldu duenez, irabazi asmorik gabeko egitasmoa izanik, hileko 25 euroko kuota dute, «arte eszenikoen diziplina eta kultura denon eskura egon ahal izateko».
Horrez gain, azken urteotan Zestoako Udalak haur eta nerabeen aisialdirako eskubidea bermatzeko dirulaguntzak eskaintzen dituela gogorarazi dute. Baldintzak betetzen dituzten familiek laguntza horiek eskatzeko aukera dute.
Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, 658 739 032 telefono zenbakira deitu edo idatzi daiteke, edota eromenprodukzioak@gmail.com helbide elektronikora mezua bidali.