Albisteak

Arteaga auzoa eta autobus geltokia lotzeko espaloiaren lanak hasi dituzte

Arteaga auzoa eta autobus geltokia lotuko dituen espaloi berria eraikitzeko lanak hasi dituzte GI-631 errepidean. Obrak hiru hilabetez luzatuko direla aurreikusi du Zestoako Udalak.

Espaloi berriaren bidez, oinezkoen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetu nahi dituzte. Era berean, Arteaga auzunea herrigunearekin lotzeko beste urrats bat izango dela adierazi du Udalak.

Azpiegitura berriak GI-631 errepidetik igarotzen diren ibilgailuen abiadura murrizten ere lagunduko du.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide