Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Iaz, “Elkartasuna ez da delitua” lelopean, gizon baten integritate moralaren aurkako delituak egitea egotzita auzipetutako sei herritarrei babesa eta elkartasuna adierazteko mobilizazioak abiatu zituzten. Sei lagunak absolbitu egin zituzten arren, zortzi urteko prozedura judizialak gastu handiak eragin dituela azaldu du Zestoako Mugimendu Feministak. Gastu horiei aurre egiteko, urriaren 17rako, larunbata, egun osoko jaialdia antolatu dute.
Zestoako Mugimendu Feministak eskerrak eman dizkie orain arte babesa eta elkartasuna adierazi duten eragile, talde eta norbanakoei, eta urriaren 17ko jaialdian parte hartzera dei egin die herritarrei.
Egitaraua:
• 12:00: Ongietorria.
• 12:15: Bertso saioa, Onintza Enbeita eta Uxue Alberdirekin.
• 14:30: Herri bazkaria.
• 17:00etatik aurrera, kontzertuak:
– Rodeo eta Familia.
– Sara Zozaya.
– Ines Osinaga.
– Eta askoz gehiago.
Antolatzaileek jakinarazi dute datozen asteetan musikari eta jarduera gehiago gehituko dituztela egitarauara.