Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Kadete mailako VIIII. Gurutzeaga saria jokatu zen atzo arratsaldean. Arratsaldeko 16:00etan atera ziren txirrindulariak plazatik eta 17:15 inguruan iritsi ziren gurutzera. 59,5 kilometroko ibilbidea egin zuten kirolariek, eta Iker Villar (EGA Perfil) izan zen aurrena ordubete, 16 minutu eta 43 segundoko denborarekin. Eñaut Ukaregi (Danena) izan bigarren sailkatua, eta Danel Beristain (Viveros San Anton) hirugarrena.