Martxoa 2026
— 2026-03-27Irakurri 280. zenbakia hemen.

Arroabean “Ipuinen katea” izeneko ekimena egin dute gaur, apirilak 22, eta guztira 18 ipuinen irakurketa eskaini dute. Saioan, Arroa Beheko VIII. ipuin lehiaketara aurkeztutako lanak irakurri dituzte, gehienbat egileek eurek, eta zenbait kasutan ordezkoek, hainbat auzotarren aurrean.
Haur, gazte eta helduek parte hartu dute jardueran, “Liburuaren hilabetea” egitasmoaren barruan kokatutako ekitaldian. Parte-hartzaileek, idazteko gaitasunaz gain, kontakizunak jendaurrean aurkezteko trebetasun handia ere erakutsi dute.
Antolatzaileek giro goxoa sortu dute musikaren laguntzaz ipuinetik ipuinera, eta bertaratutakoek fantasiazko istorioak, barne-sentimenduak, abenturazko kontakizunak eta bat batean asmatutako ipunen bat ere entzuteko aukera izan dute.