Albisteak
Jon Agirre, Mendiko Sariaren irabazle Valentziako Voltan
— 2025-02-14Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia den Jon Agirre arroara protagonista izan da Valentziako Erkidegoko Voltako laugarren etapan, Mendiko Saria bereganatuta. 130 kilometro buruan ihes eginda, euskal txirrindulariak erakustaldia egin zuen larunbatean Oropesa del Mar eta Portell de Morella artean jokatutako 181 kilometroko etapan.
Arroarrak Lehen Mailako bi mendateak lehen postuan igaro zituen, eta Mendiko Sariaren lider berria bihurtu zen. Igandeko azken etapan mendiko puntuagarritasunik ez zegoenez, garaipena eskuratu zuen.
Argazkia: Euskadiko Txirrindularitza Federazioa
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide