Albisteak

Kartoi eskulanen erakusketa egingo dute Alonderon

Kartoiaren inguruko eskulanetan aritzen diren herritarrek egindako lanak ikusgai izango dira aste honetan Alonderon. Erakusketa ekainaren 25ean eta 26an egingo dute, asteazken eta ostegunean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Erakusketan kartoiaren bidez sortutako askotariko piezak ikusi ahal izango dira. Parte-hartzaileek azken hilabeteetan egindako lanak aurkeztuko dituzte, eskulanen bidez sormena eta berrerabilpena uztartuz.

Antolatzaileek herritarrak Alonderora gerturatzera gonbidatu dituzte, egindako lanak ezagutzeko eta kartoiak eskaintzen dituen aukera ugariak bertatik bertara ikusteko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide