Maiatza 2026
— 2026-06-03Irakurri 282. zenbakia hemen.

Bihar, ekainaren 20an, Lasaotarren Eguna ospatuko dute Lasao auzoan. Arratsaldetik gauera arte luzatuko den egitaraua prestatu dute, auzotarren arteko elkargunea eta giro ona sustatzeko helburuarekin.
Jardunaldiari 17:00etan emango diote hasiera, ume eta helduentzako jolasekin. Ondoren, gazteen pilota partidak jokatuko dituzte, nahiz eta parte-hartzaileen izenak oraindik zehazteke dauden.
Gauean, 21:00etan, auzo afaria egingo dute, eta afalostean ez da giro faltarik izango: bingo musikatua eta mus txapelketa izango dira, Lasaotarren Egunari amaiera emateko.
Antolatzaileek auzotar guztiak eta inguruko herritarrak egunaz gozatzera gonbidatu dituzte.